COMGI

Laneko ezgaitasunagatiko poliza

Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialak, Previsión Sanitaria (PSN) aseguru-etxearen bidez laneko ezgaitasunagatik aseguru bat ahalbidetzen die elkarkideei. Aseguru horri esker afiliatu nahiz kolegiatuek beren oinarrizko ordainsariaren ehuneko ehuna jaso ahal izango dute, laneko ezgaitasuna dela medio baja-egoeran aurkituz gero, edozein delarik baja horrren iraupena, zazpi izanik urtean gehienez har daitezkeen baja-aldiak.

Erabat borondatezko harpidetza izango duen poliza kolektibo horrek 20/2012 Errege Dekretuak enplegatu publikoentzat ABE egoeran dauden bitartean aurreikusitako soldaten beherakada konpentsatzeko modua emango die medikuei. Izan ere, gorabehera arruntengatiko prestazioen murrizketa bat ezartzen baita aipatu dekretuan kolektibo horrentzat, ordainsarien osagarriak % 50era murriztuz aurreneko hiru egunetan izaera orokorrarekin eta % 75era murriztuz hogeigarren eguneraino.

Batere frankiziarik edo gabezialdiarik gabeko, eta gorabehera arrunten kasuan inolako esklusiorik gabeko poliza horrek ez die inolako osasun-deklaraziorik egiterik eskatzen estaldura horretara biltzen diren medikuei, eta ez du aseguratuaren adina edo sexuaren araberako bereizketarik egiten. Horrez gain, aseguruaren sinatzaileek doako estaldura gozatuko dute aurreneko urtea bitartean ustekabeko heriotzaren bat gertatuz gero.

Zalantzaren bat baduzu Elkargora dei dezakezu: 943. 276.300

Informazio gehiagorako kontsultatu ondorengo dokumentazioa:

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri