COMGI

Kontsulta pribatuetako lana eta pentsioa jasotzea bateragarria izatea adostu dute PSOE-k, PP-k eta CiU-k

24/06/2011

Zuzenketa astelehenean aztertuko dute Kongresuan

 

2011/06/24

 

PSOE-k, PP-k eta CiU-k Segurtasun Sozialeko sistema egokitu eta gaurkotzeko asmoz gobernuak aurkeztutako lege proiektua alda araziko duen zuzenketa adostu dute Diario Médico aldizkariak gaur argitaratu duenez. Datorren astelehenean, ekainak 27an, Kongresuko Lan eta Inmigrazio batzordean aztertuko den zuzenketa honek dionez, erretiro-pentsioa eta kontsulta pribatuan lan egitea bateragarria izango dira.

Dakizuenez, uztailaren 1etik aurrera, erretiro pentsioa kobratzea eta kontsulta pribatuetan lan egitea ez dira bateragarriak izango Lan Ministerioak, pasaden maiatzaren 23an, onartutako araudiaren arabera. Dena dela, aipatutako zuzenketa onartuko balitz, datorren ostiralean indarrean sartu beharko lukeen agindua bertan behera geratuko da.
 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri