COMGI
Hasiera > 

KLINIKATIK HAREAGO: Etorkizuneko medikuntza  [2026/11/13]

Hasiera: 2026/11/13
Hasiera ordua: 16:00

HITZALDI PRESENTZIALA ETA ONLINE

Azaroak 13, ostirala, 16:00etatik 20:00tara

Adeles Gipuzkoako Lupusekiko Pertsonen Laguntzarako Elkarteak eta COMGI Fundazioak KLINIKATIK HAREAGO: Etorkizuneko medikuntza hitzaldia antolatu dute azaroaren 13rako, 16:00etan.

Jardunaldiaren helburua praktika medikoaren erronka eta perspektiba berriei buruz hausnartzea da, arreta kliniko arruntetik haratago begirada zabalduz. Ikuspegi integral eta berritzaile baten bidez, medikuntza pertsonalizatuan egindako aurrerapenei, diana terapeutiko berrien identifikazioari eta tratamendu farmakologikoen optimizazioari helduko zaie, lupusaren tratamenduan glukokortikoideen erabilera egokiari arreta berezia eskainiz. Horren guztiaren helburua da arreta indibidualizatuagoa, eraginkorragoa eta seguruagoa lortzea, pertsona bakoitzaren behar espezifikoetara egokituta.

Era berean, jardunaldiak praktika profesionalaren dimentsio mediko-legalean sakonduko du, lan-zuzenbidearen ikuspegitik txosten medikoak egitean kontuan hartu beharreko betekizun juridikoetan arreta jarriz, baita medikuak peritu gisa duen zereginean ere. Txosten medikoak gorputz-kaltea baloratzeko prozesuetan funtsezko dokumentu gisa duen garrantzia, lanerako ezintasunak zehaztea eta desgaitasuna aitortzea aztertuko dira, eta txosten hori egitean zorroztasunak, objektibotasunak eta argitasunak duten garrantzia nabarmenduko da. Horrela, topaketak etengabe eboluzionatzen ari den medikuntza baten erronka kliniko, terapeutiko eta legalei segurtasun handiagoz aurre egiteko tresnak eta ezagutzak eskaini nahi ditu.

Metodologia

Hitzaldia modu presentzialean eskainiko da Medikuen Elkargoko Urumea Auditorioan eta online modalitatean izena emateko estekaren bidez.

?

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz