COMGI

Kaben

Kudea itzazu zure deiak eta antolatu agendak

% 10eko deskontua. Elkargoa akordio batera iritsi da agendak kudeatzera jarria dagoen KaBen enpresarekin, eta akordio horri esker elkargokide guztiek % 10eko deskontua gozatu ahal izango dute beren zerbitzu-harpidetza guztietan urtebetez.

Deiak eta agendak kudeatzera bideratutako enpresa bat da KaBen, Ekintzaileei, Autonomoei eta ETEei euren negozioen arretan laguntzeko sortua.

Bere bezeroen agendak zaindu eta kudeatzen ditu, deien desbiderapenak eginez, edo baita telefono-zenbaki esklusibo bat esleituz bezeroari, negozio bakoitzak dauzkan premietara egokituz betiere. Bezeroak bere agenda kontsultatu ahal izango du eta baita nahi dituen hitzorduak ipini ere bertan. Era horretan, telefono mugikorraren edo ordenagailuaren bidez eskuragarri eta erabilgarri izango du une oro bere agenda.

KaBen enpresak hainbat zerbitzu-mota eskaintzen ditu, bezero bakoitzak egindako deien bolumenaren arabera. Horrela, euren premietara hobekien egokitzen den zerbitzua aukeratzen lagunduko die enpresak bezeroei. KaBen-en arreta zuzenekoa, pertsonalizatua eta prezio onekoa eskaintzen dute. Zerbitzu ona, seriotasuna, eta bezeroekiko konfidentzialtasuna eta profesionaltasuna.

ARGIBIDE GEHIAGO:
Tels. 948 045 935 / 695 966 788
Email: 
info@kabengestiondeagendas.com

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri