COMGI

Jose Begiristain Doktorea Sariaren XXXI edizioa

Begiristain Sariaren Patronatuak hogeita hamaikagarren saria antolatzen du, Medikuntzako ikasketetan euskaraz aurkeztutako amaierako lanentzat.

Honako hauek dira oinarriak:

1. Sari honetara aurkeztu litezke Donostiako Medikuntza Irakaskuntza Unitatean, 2017 urtean euskaraz aurkeztu diren Gradu Amaierako Lanak eta bikain kalifikazioa lortu dutenak.

Lanak euskaraz idatziak behar dute izan. Medikuntzako ikasleek 2016-17 ikasturtean beren ikasketen amaiera gisa egin eta Donostiako Irakaskuntza unitatean aurkeztutako gradu amaierako lanak izango dira, behin bikaintasun akademikoaren maila eskuratu ondoren, egileek bere borondatez Fundazioak deitutako sarira aurkeztuko dituztenak.

Sari honek lan horien euskara maila soilik baloratu eta sarituko du.

2. Sari honetara aurkezteko ikasleak berak egin beharko du eskakizuna eta bertan, lanaren ebaluazio data eta bere kalifikazioa ziurtatzen duen agiria agertu beharko du, Irakaskuntza Unitateko arduradunaren sinaduraren bermearekin.

3. Lanak 2017. urteko abenduaren 31 baino lehen helaraziko dira Begiristain Sariaren Patronatura, formatu digitalean. Lanak emailez bidaliko dira fundazioa@comgi.eus eta info@comgi.eus helbidera, ondorengoa kontuan izanik:

Hiru artxibo desberdin bidaliko dira:

  • Gradu amaierako lana. Bertan ez da autorearen izenik agertuko.
  • Aparteko dokumentu batean, egilearen izen-deiturak, bizilekua, telefonoa, eta posta elektronikoa.
  • Lanaren bikaintasun akademikoaren ziurtagiria.

Nahi duenak Elkargoko bulegoan ere utzi dezake lana, sobre batean hiru dokumentu desberdin horiek sartuz: Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa, Frantzia Hiribidea 12, 20012 Donostia.

5. EHUko Euskara Zerbitzua izango da Sariaren Epaimahaia eta bere erabakia 2018ko maiatzaren amaieran emango da ezagutzera, Sendagileen Elkargoko Fundazioak emango dituen gainerako sari akademikoekin batera.

6. Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira.

7. Patronatuak 2.000 €-ko diru-kopurua jarri du aurtengo edizioko sarirako. Dena dela, saria bi lan desberdinen artean banatzeko aukera epaimahaiaren esku geratzen da.

8. Lanak Patronatuaren jabetzan geratuko dira.

9. Sari honi buruzko harremanik ez da mantenduko inorekin.

10. Lehiaketa honetan parte-hartze hutsak oinarri hauek onartzera behartzen ditu parte-hartzaileak

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri