COMGI

Ipuin eta Gabonetako Txartelen lehiaketak martxan dira

Urtero bezala, elkargokideen seme-alabei zuzendutako gabonetako lehiaketak martxan ditu: Gabonetako Txartelen Lehiaketa eta Ipuin Lehiaketa. 

Gabonetako Txartelen Lehiaketa:

Aurten bi kategoria sortu dira, eta, beraz, bi sari desberdin banatuko dira: 6-9 urte bitarteko haurrek sortzen duten Gabonetako Txartel onenari eta 10-12 urte bitartekoen arteko gabon txartel onenari.  

Postalen gaia gabonak behar dute izan eta diseinua originala izan beharko du, lehiaketa honetan parte hartzeko egina. Ezingo zaio izenik jarri: autorean izena beste gutunazal batean entregatu beharko da. Postalak entregatzeko azken eguna abenduaren 1a izango da.

Bi modutan helarazi daitezke Elkargora egindako lanak:

  • Bulegoetara ekarriz (Frantzia pasealekua 12, baxua / 20012 Do­nostia), bi gutunazal ekarrita: batean lana eta bestean egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita edo ama elkargokidearen zenbakia.  
  • Posta etelktronikoz (postala eskaneatuta): Erantsitako artxibo gisa egindako lana eta emailean datuak: egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita edo ama elkargokidearen zenbakia. Helbide hauetara bidali:  concurso@comgi.eus / lehiaketa@comgi.eus.

Ipuin Lehiaketak:

13-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, bi sari emango dira Ipuin Lehiaketa honetan: euskarazko lan onenari eta gaztelaniako lan onenari. 

Lanak orijinalak behar dute izan, alegia, aurretik beste lehiaketa batean parte hartu ez duten lanak bakarrik onartuko dira. Gehienezko luzeera 1750 hitzekoa izango da eta lanak aurkezteko azken eguna abenduak 1 da.

La entrega de trabajos se podrá hacer por dos vías:

Bi modutan helarazi daitezke Elkargora egindako lanak:

  • Bulegoetara ekarriz (Frantzia pasealekua 12, baxua / 20012 Do­nostia), bi gutunazal ekarrita: batean lana eta bestean egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita edo ama elkargokidearen zenbakia.  
  • Posta etelktronikoz: Erantsitako artxibo gisa ipuina bidali eta emailean datuak: egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita edo ama elkargokidearen zenbakia. Helbide hauetara bidali:  concurso@comgi.eus / lehiaketa@comgi.eus.

SARIAK

Sari banaketa abenduaren 16an izango da, Elkargoaren Gabon Festarekin batera.

> Gabonetako Txartelen irabazleentzako saria: Pinturarako set profesionala 

> Ipuin Lehiaketako irabazleentzako saria: Ebook 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri