COMGI

INKESTA: medikuntza pribatuan ari diren sendagileentzat

Medikuntza pribatuan ari diren sendagileen kolaborazioa eskatu nahi du Elkargoak, OMC-k martxan jarri duen ikerketa batean parte har dezaten. Lan horrek medikuntza pribatuko merkatuaren lehiakortasunaren baldintzak ikertzea du helburu.

Lan horren baitan, informazio eta datuak bildu nahi ditu OMC-k, aseguru-etxe edota sendagileen bestelako merkataritza-bazkideen partetik egon daitezkeen lehiakortasunaren aurkakoak edo lehiakortasun desleialeko izan daitezkeen praktikak antzeman eta estatistiken bidez horiek islatzeko. 

Zure kolaborazioa erraza eta azkarra da: otsailaren 15a baino lehen galdetegi bat erantzutea baino ez dizugu eskatzen. 

Ondorengo estekan zure datuak bete beharko dituzu (hala, medikuntza pribatuko sendagileek soilik erantzuten dutela ziurtatzen da) eta hori egindakoan jasoko duzu galdetegia.

GALDETEGIKO ESTEKA:

http://aei.link/1818199

Ikerketa honek berebiziko garrantzia izan dezake medikuntza pribatuan ari garen profesionalentzat, beraz, mesedez, zure laguntza eskatzen dugu. 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri