COMGI
Hasiera > 

Haurdunaldiko, jaiotza-inguruko eta jaioberrien galeraren ondoriozko dolua ikusaraziz [2025/09/29]

Hasiera: 2025/09/29
Hasiera ordua: 09:00

Visibilizando el duelo gestacional, perinatal y neonatal

Uda Ikastaro honen helburua da haurdunaldiko, jaiotza-inguruko eta jaioberrien galeraren ondoriozko dolua ikusaraztea, arreta gizatiarragoa eta errespetuzkoagoa sustatu asmoz.

Hitzaldi eta tailer praktikoen bidez, hainbat gai jorratuko dira, hala nola galera horien inpaktu emozionala eta soziala, familiekiko komunikazio enpatikoa, autozaintza profesionala, eta heriotza perinatalaren inguruko lege eskubideak. Bidelagun izateko estrategiak, dolu prozesuan oroitzapenek duten garrantzia eta galera baten ondorengo haurdunaldietan bidelagun izatearen gaia ere landuko dira.

Hainbat diziplinatako profesionalek arreta hobetzeko tresnak partekatuko dituzte, sentsibilitatean, errespetuan eta ekitatean oinarritutako laguntza bermatzeko.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz