COMGI

Haur Zinemaren zikloa berriz martxan Elkargoan

30/08/2019

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak gizarteari, batik bat, haurrei, eskainitako zinema ziklo berria abian jarriko du aurten ere, osasunari buruzko euren heziketa indartu asmoz.

Aipatu bezala, zinema baliatuko du horretarako. Hilean behin (gehienetan lehen ostiraletan) gure osasun fisiko nahiz emozionalarekin zer ikusia duen filma proiektatuko du Areto Nagusian. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte (150 lagunentzako lekua dago).

Proiekzioa bukatzen denean, pelikulan jorratu diren zenbait gairen inguruko solasaldia egingo da bertaratu direnekin. Solasaldia Belen Alonso medikuak gisatuko du, egun Elkargoko idazkaria denak, eta medikua den panpin batez lagunduta egingo du, gomendio eta azalpenak modu erakargarri eta errazean aritzeko. Jorratzen diren gaien artean daude, besteak beste, elikadura osasungarria, gaixotasunak, txertoak, eguzki izpien eragina… Baita autoestima, dolua edo laguntasuna bezalako kontzeptuak.

2019-2020 egitaraua

Bigarren ziklo honetako lehen saioa datorren ostiralean izango da, hilak 6, arratsaldeko 17:30etan Elkargoan (Frantzia Pasealekua 12) eta LOS INCREIBLES filma proiektatuko da (gaztelaniaz). Talentu eta gaitasun desberdinei buruzko hitzaldi laburra eskainiko da gero.

Urriaren 3an BUSCANDO A NEMO pelikula proiektatuko da eta desgaitasunak izango dira hizpide.

Azaroaren 8an, berriz, Santu Guztien Egunaren bueltan, COCO pelikularen txanda izango da eta doluari buruzko azalpen laburrak emango dira.

Urtea ixteko, abenduaren 13an, IPARRALDEKO NORMAN pelikula proiektatuko da, euskaraz.

Informazio gehiago eta 2020 filmak hemen

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri