COMGI

Gabonetako Lehiaketa: Zeintzuk irabazi dute?

Urtero bezala, gabonen aitzakian Elkargoak bi lehiaketa martxan jarri ditu: Gabonetako Txartelena eta Ipuinena. Guztira 4 sari ematen ditu Elkargoak: gabonetako txartelen lehiaketan adinaren arabera bi sari daude (6-9 urteko txartel politena eta 9-12 urteko txartel politena) eta Ipuin Lehiaketan, batetik, gaztelaniako ipuin onena saritzen da, eta, bestetik, euskarazkoa. 

Aurten, Elkargora iritsi diren lan guztiak baloratu eta gero, hauek dira sarituak: 

  • GABONETAKO TXARTELA, haurtxoen kategorian (6-9 urte): NAGORE TELLERIA MARTIN, Eibar.  
  • GABONETAKO TXARTELA, gazteen kategorian (9-12 urte): INÉS GÓMEZ ADELL, Donostia. 
  • EUSKERAZKO IPUINA: Iratxe Berastegi Migueliz, Iruñea. 
  • GAZTELANIAZKO IPUINA: Teresa Fernández de Angulo Barrera, Donostia.

Sari banaketa datorren larunbatean, hilak 16, egingo da, Elkargoan antolatzen duen Gabonetako Festaren baitan (ikus egitaraua). Bertan ikusi ahalko dira, gainera, jasotako gabon txartel guztiak.

LAN IRABAZLEAK:

Haurtxoen kategoria:                                                            Gazteen kategoria:

   

IPUIN IRABAZLEAK :

(Laster www.medikuenahotsa.com aldizkari digitalean argitaratuko dira) 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri