COMGI

Euskadiko emakume adituen direktorioa egin asmo du EMAKUNDEk

23/11/2010

Emakume profesionalak agerian jartzeko ikerketaren barruan

 

2010/11/23

Euskadin emakumeen jarduera profesionalari buruzko ikerketa burutzen ari da EMAKUNDE, Emakumeen Euskal Institutua. Helburua senior profila duten emakume profesionalak zeintzuk diren argitzea da. Lanbide liberaletan gutxienez bost urteko lan esperientzia duten emakume, ardura handiko postuetan jarduera bermatu dutenak edota zuzendari direnen bila ari da EMAKUNDE, emakume horiek guztiak agerian jartzeko eta behar denean beraien esperientzia profesionalarekin kontatu ahal izateko. Horrez gain, Euskadiko emakume adituen direktorioa egin asmo du Emakumeen Euskal Institutuak.

Ikerketa hau garatu ahal izateko, EMAKUNDEk aipatutako profila duten emakumeen zerrenda (eta beraien helbide elektronikoak) eskatu digu. Kontua da datu babesari buruzko legediaren arabera, Elkargoak ezin dituela horrelako datuak eman. Horregatik, ikerketa hau egiten lagundu nahi baduzu, EMAKUNDErekin harremanetan jar zaitezke honako telefonoan: 945 016 702, edota emakunde@ej-gv.es helbidera posta elektronikoa bidaliz .


 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri