COMGI

Errezeta pribatuen irakurketa martxan da Gipuzkoako botiketan

03/07/2019

Duela aste batzuetatik Gipuzkoako botikek irakurgailu elektronikoa baliatzen dute errezeta pribatuen barra-kodea irakurtzeko.  

Sistema hau Gipuzkoan jarri da martxan eta Estatu osoko lehenengoa da. Helburua datozen hilabeteetan Estatu osoko lurraldeetan zabaltzea da eta errezeten kontrola eguneroko errealitate bihurtzea.  

Sistema honi esker, errezeta bakoitza baliozkoa dela baieztatzen da, baita behin besterik ez dela erabiltzen. Gainera, iruzurrak, faltsutzeak eta erabilera okerrak gutxituko dira eta Errezeta Medikoaren Errege Dekretua hobeto eramango da aurrera. 

Gipuzkoako Botikarien Elkargoek eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargoek bat egin dute sistema hau lehenbailehen martxan egon dadin eta lanean ari dira argi gera dadin profesional nahiz erabiltzaileen artean zein errezeta diren baliozkoak, alegia: Osakidetzako errezeta, Osakidetzako errezeta elektronikoa eta sendagileek Elkargoan eskatu behar duten errezeta taloitegia). Azken honen kasuan, alegia, errezeta pribatuarenean, bi elkargoek gogorarazi diete euren kolektiboei ez dela baliozkoa errezeta ofiziala ez den beste edozein paperetan botika bat preskribatzea (lantokiko paper korporatiboa, informe medikoa, paper huts bat...) eta botikek halakoetan ezingo diotela gaixoari botika eman.

Beraz, Sendagileen Elkargotik berriz ere azpimarratu nahi diegu elkargokideei legedia bete eta medikuntza pribatuan ari zaretenok errezeta taloitegiak eskatu behar dituzuela, gaixoari edozein paper emanez gero, botikak ez baitio sendagaia emango. Hori gertatuz gero, gaixoa kaltetuta izango da, baina ez hori bakarrik: baita sendagilearen izena eta bere zentro medikoa.  

Gipuzkoa, sistema martxan jarri duen lehen lurraldea

Datorren uztailaren 16an prentsaurrekoa eskainiko dute Madriletik etorritako Kontseilu desberdinetako ordezkariek, zehazki, sendagile, botikari, podologo eta odontoloen kontseiluetakoak. Gipuzkoako Elkargo hauetako presidenteak ere bertan izango dira.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri