COMGI

Erretiro-pentsioa kobratzea eta kontsulta pribatuan aritzea bateragarriak ez direla dioen arauaren kontrako helegitea aurkeztu du OMC-k

09/06/2011

 Osotasunean errekurritutako araua bertan behera uzteko eskaria egin du idatzi horretan bertan

 

2011/06/09 

Erretiro-pentsioa kobratzea eta nork bere kontura lan egitea bateragarriak ez direla dioen TIN/136/2011 arauaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Espainiako Medikuen Elkargoetako Kontseilu Nagusiak Auzitegi Nazionaleko administrazioarekiko auzi-prozesuetarako aretoan.

Horrez gain, Administrazioarekiko auzi-prozesuetako eskumen legeko 129.2 eta 130. artikuluen arabera, aipatutako neurria erabat bertan behera uztea eskatu du OMC-k. Eskatutako kautelazko neurria –araudia bertan behera uztea, alegia- uztailean erabakitzea espero du Espainiako Medikuen Elkargoetako Kontseilu Nagusiak.

Lan eta Inmigrazio ministerioarekin, sendagileen egoera azaltzeko, hainbat bilera egin dituztela adierazi du OMC-ko presidenteak Juan José Rodríguez Sendínek. Bere esanetan, medikuei denbora eman behar zitzaien beren egoera berrantolatzeko.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri