COMGI

Elkargoak eta Elhuyar Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

30/12/2010

Hitzarmenaren ondorioz, Elhuyar aldizkariko harpidedun egiten diren elkargokideek % 25eko deskontua izango dute harpidetza sarian

 

2010/12/30

2011ko urtarrilak 1etik aurrera, Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariko harpidedun egin nahi duten elkargokideek %25eko deskontua izango dute. Elhuyar aldizkariko harpideek urtean aldizkariaren 11 ale jasotzen dituzte paperean. Horrez gain, aldizkariaren edizio digitalera sarbidea ere badute harpidetzaren truke.

Urtebeteko harpidetza prezio arrunta 49,5 € da lehenengo urtean eta 42 € bigarrenean. Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialak eta Elhuyar Fundazioak sinatutako akordioaren arabera, elkargokideek lehenengo urtean 37,125 € eta 31,5 € bigarrenean ordainduko dute. Esan bezala, % 25a gutxiago.

% 25eko deskontua dagoeneko Elhuyar aldizkariko harpide diren elkargokideek ere jasoko dute. Deskontua izan nahi duenak Elhuyarren Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko elkargokide dela adierazi behar du.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri