COMGI

Aurrez aurreko arretarako ordutegi berria

28/05/2020

Datorren ekainaren 1etik aurrera, elkargoak jendaurreko ordutegia aldatuko du, aurrez aurreko zerbitzu zabalagoa eskaintzeko. Modu telematikoan konpondu ezin diren gestioetarako, aldez aurretik hitzordua eskatuta joateko eskatzen dizuegu. Ez da beharrezkoa txanda eskatzea ziurtagiriak erosteko, dena den, honetara datozenek, berdi-berdin jarraitu beharko dituzte segurtasun eta higiene arauak.

Azken aste hauetan egin dugun bezala, Elkargoko langileen nahiz arreta jasotzera datozen pertsonen segurtasuna bermatu nahi da ezeren gainetik, eta, horretarako, neurri hauek hartuko dira:

  • Pilaketak saihesteko eta arreta ahalik eta segurtasun handienaz eskaini ahal izateko, hitzordua eskatzea gomendatzen da info@comgi.eus helbidera idatzita, eskatzailearen datuak eta eskaeraren arrazoiak argi azalduta.
  • Aurrez aurreko arreta-ordutegia honako hau izango da:
    • Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 13:30etara, eta asteazkenetan 8:30etatik 17:30etara.
  • Distantzia eta garbitasun neurriak:
    • Elkargora datozenek maskarilla ekar dezatela eskatzen da.
    • Sartu ahala, Elkargoko sarreran egongo den gel hidroalkoholikoa erabili beharko da.
    • Hitzordua duten pertsonak ezingo dira beste lagun batekin etorri (salbu inork zaindu ezin dituen adin txikikoak, kasu horretan beti aurrez abisatu beharko da).
    • Elkargora datozenek ezingo dituzte komunak erabili (ez bada ezinbestekoa).
    • Funtzionamendu eta distantzia arauak betetzea eskatzen da. Horretarako informazio kartelak ezarri dira eta markak egin lurrean, gorde beharreko distantziak erakusteko, bisitariaren nahiz langileen segurtasunerako beti.

Elkargoa zure esanetara dago, behar duzuenerako. Idatz iezaguzu, info@comgi.eus helbidera, edo deitu 943 27 63 00 zenbakira astelehenetik ostiralera 8:30etatik 13:30etara, eta asteazkenetan 8:30etatik 17:30etara.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz