COMGI

OMC-ko presidentea Gipuzkoako Sendagileen Elkargoarekin bilera egin du

23/02/2011
 (Lehio Berrian)

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko gobernu batzordearekin eta deontologia batzordearekin bilera egin du Juan José Rodríguez Sendínek, OMC, Mediku Elkargoetako erakundeko presidenteak.

 

2011/02/23

Osasunaren Estatu Ituna burutzeko mediku elkargoek duten konpromisoa azaltzea zuen helburu Donostian, Sendagileen Elkargoko egoitzan, egindako bilerak. Mediku elkargoek medikuntza lanbidea arautzeko dagokien papera betetzea behar-beharrezkoa dela azaldu zuen OMC-ko presidenteak. Horrezaz gain, Espainiako gobernua prestatzen ari den kolegiazio legeari buruz aritu zen. Ildo honetan, medikuntzan aritzen diren profesional guztiak nahitaez elkargoetako kideak izatea defendatu zuen Rodríguez Sendín jaunak, alor pribatuan zein publikoan lan egin. Izan ere, elkargo profesionalek lanbidea arautzeaz gain, jokabide profesional egokiak zeintzuk diren erabakitzen dute eta baita medikuak gainditu behar ez dituen mugak jarri ere. 
 
 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri