COMGI

Jubilatutako medikuek kontsulta pribatuan lan egiterik izango dute gobernuak egindako zuzenketa ondoren

06/06/2011

Maiatzak 23an gobernuak erabaki zuen erretiro-pentsioa kobratzea eta nork bere kontura lan egitea bateragarriak ez zirela. Erabaki hori zuzendu berri du gobernuak eta ekainak 4ko BOEn (Estatuko Aldizkari Ofizialean) argitaratutakoaren arabera, sendagileentzat bateragarria da erretiro-pentsioa kobratzea eta nork bere kontura lan egitea.

 

2011/06/06

Beraz, datorren uztailaren 1ean 65 urte beteak izango dituzten sendagileek -erretiroa hartua izan edo ez- nahi dutenean jubilatzeko aukera izango dute eta behin jubilatuta kontsulta pribatuan lan egiterik izango dute erretiro-pentsioa kobratzen duten bitartean.

Pasaden maiatzean gobernuak hartutako erabakiaren arabera, orain egun batzuk adierazi bezala, medikuak 2011ko uztailaren 1a aurretik jubilatzera behartuta zeuden erretiro-pentsioa kobratzen zuten bitartean lanean segitu nahi bazuten. Orain, aldiz, uztailaren 2011ko 1ean 65 urte beteak izango dituzten sendagileentzat bateragarria izango da erretiro-pentsioa jasotzea eta kontsulta pribatuan lan egitea.
 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri