COMGI

Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak kronikoei era orokor eta erabatekoan egingo diote aurre

07/10/2010

Kronikotasunaren erronka Euskadin estrategiak web gune propioa du: http://cronicidad.euskadi.net/


Euskadin gaixotasun kronikoek gastu sanitario publikoaren %77a eragiten dute eta pazienteek osasun sistemarekin dituzten elkarrekintzen %80a gutxienez suposatzen dute. Gauzak horrela, Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak gaixotasun kronikoei era orokor eta erabatekoan aurre egiteko estrategia diseinatu dute.


Gaixoak berak eta gaixoetaz arduratzen diren pertsonek gaixotasuna gobernatzea da estrategia honen helburua. Era horretan, gaixotasunaren ondoriozko jazoera akutuak prebenitu eta osasun sistemarekiko alferreko harremanak saihestu egingo dira. Horri esker baliabideen erabilpen eraginkorragoa lortuko da eta, ondorioz, baita gaur egungo sistema publikoaren iraunkortasun handiagoa ere.


Izan ere, gaur egun gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak maiz sartzen dituzte ospitaletan nahiz eta beharrezkoa ez izan. Honek gastua ikaragarri areagotu egiten du nahiz eta kronikotasunari behar duen erantzuna ez dion ematen eta osasun sistema ez dago egoera honi aurre egiteko diseinatua.


Osakidetzak eta Osasun eta Kontsumo Sailak martxan jarritako “Kronikotasunaren erronkari aurre emateko estrategia” bost ildo politikotan oinarritzen da: osasunaren ikuspegia populazio estratifikatu batetik abiaturik, gaixotasun kronikoak eta berauen ondoriozko konplikazioak hobetzea eta prebenitzea, bere osasunarekiko arduratsuago izango den paziente baten autonomiaren sustapena, etengabeko asistentziala, eta pertsonen premiei, sanitarioei ez ezik, sozialei ere egokituriko esku hartze eraginkorrak.


Politika hauetan 14 proiektu estrategiko barne hartzen dira, besteak beste epe ertainera osasunaren ikuspegitik euskal populazio piramidea ezagutzeko, era askotako esperientzia prebentiboak garatzeko, zein paziente aditu eta aktiboak prestatzeko. Proiektuak hainbat erreminta garatuko ditu, besteak beste sare sozialetan. Facebook, Twitter edota Youtube saretan kontu bereziak izango ditu http://cronicidad.euskadi.net/ web guneaz gain.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri