COMGI

Diabete inguruan eguneratzeaz bideokonferentzia eskaini du Rolla doktoreak

15/10/2010

 Elkargoko egoitzan jarraitzeko aukera  izan zen

 

2010/11/12

Bostonen eta Harvarden irakasle klinikoa den Arturo Rolla doktoreak diabete inguruko eguneratzeaz pasaden azaroaren 11an eskainitako hitzaldia Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko areto nagusian jarraitzerik izan zen.

Besteak beste, Ameriketako Diabete Elkarteko eta Nazioarteko Diabete Federazioko kidea den Rolla doktoreak hamaika artikulu argitaratu ditu diabete eta endokrinologia inguruan. Gaur egun Bostoneko “Beth Israel Deaconess” ospitalean ari da lanean Endokrinologia departamentuan eta Tufs unibertsitate eskolan zein Harvardeko Mediku ikastetxean irakasten du.

Espainiako Medikuntza Elkarteko presidenteak, Pedro Conthek, moderatu zuen OMC-k, Espainiako Medikuen Elkargoak, antolatutako bideokonferentzia. Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, OMC-ko presidenteak, Juan José Rodríguezek eta Bristol-Myers Squibb botika etxeko zuzendari nagusia den Aurora Berrak parte hartu zuten.

Aurrerantzean teknologia berriei tokia egin nahi zaie Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan; hitzaldi hau elkargoko aretoan bideoz jarraitu ahal izatea horren adibidea da.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri