COMGI

Datorren uztailaren 1etik aurrera jubilatzen diren medikuek ezingo dute aldi berean erretiro-pentsioa kobratu eta kontsulta pribatuan lan egin

31/05/2011

Maiatzak 23an gobernuak hartutako TIN/136/2011 erabakia maiatzak 26ko BOEn publikatu da

 

2011/05/31

Lan eta Inmigrazio ministerioak erabaki berri duenez, erretiro-pentsioa kobratzea eta nork bere kontura lan egitea ez dira bateragarriak. Beraz, 65 urte beteta dituzten sendagileek -baldin eta Segurtasun Sozialeko erregimen orokorrean alta emanda badaude eta aldi berean kontsulta pribatuan lan egiten badute- erretiro-pentsioa kobratu eta kontsulta pribatuan lan egin nahi badute, biak batera, uztailaren 1a aurretik hartu beharko dute erretiroa.

Neurri honek, aldiz, ez du atzeraeraginezko izaerarik izango. Beraz, uztailaren 1a aurretik, nahiz eta erretiro-pentsioa kobratu, bere kontura lanean ari diren medikuek igual segitzerik izango dute, hau da, nahiz lanean aritu erretiro-pentsioa kobratzerik izango dute. Ez ordea, neurria indarrean sartu ondoren jubilatzen direnek. Izan ere, 2011ko uztailaren 1etik aurrera ezingo baita Segurtasun Sozialeko pentsioa jaso eta aldi berean lan egin.

Hau guztia dela eta, erretiro adina bete ondoren medikuren batek lanean segitu nahi badu ez du erretiro-pentsioa kobratuko (pentsioa kobratzea atzeratu egin beharko du) eta Segurtasun Sozialera kotizatzen segitu beharko du. Ekonomi Jardueren gaineko Zerga ordaintzeari uzten zaionean hasiko da erretiro-pentsioa jasotzen.
 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri