COMGI

Datorren uztailaren 1etik aurrera 65 urte betetzen dituzten medikuek ezingo dute erretiro-pentsioa kobratu kontsulta pribatuan lan egiten badute

08/06/2011

Aurretik ez badira jubilatzen behintzat

 

2011/06/08

Erretiro-pentsioa kobratzea eta nork bere kontura lan egitea bateragarriak ez direla erabaki berri du Lan eta Inmigrazio ministerioak (Maiatzak 23an gobernuak hartutako TIN/136/2011 erabakia maiatzak 26ko BOEn publikatua).

Arau horren arabera, 2011ko uztailaren 1etik aurrera 65 urte beteko dituzten sendagileek ezi dute erretiro-pentsioa jasotzerik izango kontsulta pribatuan lan egiten badute. Hala ere, salbuespena egingo da uztailaren 1a baino lehen erretiroa hartzen dutenekin. Beraz, 2011ko uztailaren 1etik aurrera 65 urte bete eta jubilatu ondoren kontsulta pribatuetan lan egiteko asmoa duten medikuek erretiroa uztailaren 1a aurretik hartu beharko dute.

Hala ere, Lan eta Inmigrazio ministerioak maiatzak 23ko TIN/136/2011erabakia zuzendu du. Ekainaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofizialak jasotako zuzenketaren arabera, datorren uztailaren 1a aurretik 65 urte beteko dituzten sendagileek -erretiroa hartua izan edo ez- nahi dutenean jubilatzeko aukera izango dute; eta jubilatu ondoren, erretiro-pentsioa kobratzen duten bitartean, kontsulta pribatuan lan egiterik izango dute.
 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri