COMGI

Begiristain sariaren XXV edizioa deitu da

02/11/2010

Lanak bidaltzeko epea 2011ko apirilak 30ean amaitzen da

 

2010/11/02

Dagoeneko Doctor Don Jose Begiristain Sariaren XXV edizioa deitu da Medikuntzako ikerketa-arloan euskarazko lanentzat. Bi sari izango ditu: 2.200 €-koa lehenengoa eta 1.100 €-koa bigarrena. Dena den, epaimahaiaren esku geratzen da sariak lan desberdinen artean banatzeko aukera.

Lanak euskaraz idatziak izan behar dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Testuak gutxienez 15 folioko luzera eta gehienez 25 foliokoa eduki beharko du (bina tarteko espazioarekin eta alde bakarretik mekanografiatuak, eta grafikoak, taulak, irudiak, bibliografia, etab. albo batera utzita).

2011. urteko apirilaren 30 baino lehenago helaraziko dira lanak Doctor Don Jose Begiristain Sariaren Patronatura, Gipuzkoako Sendagileen Elkargora, Frantzia Hiribidea 12, 20012 Donostia, idatzizko hiru ale eta diskete bat entregatuz. Lan bakoitzaren bukaeran izenorde edo ikurritz bat jarriko da, eta itxita aurkeztuko den aparteko gutun-azal baten kanpoaldean izenorde edo ikurritz hori bera jarriko da, barruan egilearen izen-deiturak, bizilekua, telefonoa eta sinadurarekin batera. Epaimahaiaren erabakia 2011. urteko Sendagile Egunaren ospakizunean emango da ezagutzera.

Saritutako lanak Eusko Ikaskuntzaren Osasunaz. Cuadernos de Ciencias Médicas izeneko Osasun Zientziak Sailaren koadernoan argitaratuko dira eta Patronatuaren jabetzan geratuko dira.

 


 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri