COMGI

Bai&By

Ikas ezazu euskara eta ingelesa bai&by-rekin

Elkargoak eta bai&by enpresak lankidetza-akordio bat sinatu dute euskara eta/edo ingelesa, eta baita euskaratik abiatuz ingelesa ere, ikasteko interesa duten elkargokide guztiei deskontu esklusiboak eskaintzeko. Eskaintza horiek elkargokideen lehen mailako senideek ere balia ditzakete, eta 2017ko abuztuaren 31 arte izango dira baliozkoak.

Bai&by enpresak eskaintzen duen ikasketa-metodoa erabat pertsonalizatua eta ikasle bakoitzaren premietara egokitua dago, eta horregatik oso eraginkorra izan ohi da. Eskainitako ikastaroak bai&by-ren sistema adimenduna baliatzen du ikasketa-metodo gisa, eta horrez gain ikasleak behar dituen adina tutoretza, online modukoak, presentzialak nahiz telefono bidezkoak. Eta mintzapraktikako saioei dagokienez, telefono bidezko pertsonalizatuak edo taldeko presentzialak akademian bertan aukeratu ahal izango dira. Bai&by-k erabateko malgutasuna eskaintzen dio ikasleari ikasteko unean, izan ere bere sistemari esker edozein lekutan eta eguneko 24 orduetan plataformara sartzeko aukera baitauka ikasleak.

Bestetik, DDK System delakoak (ikasketa-sistema adimendunak) eskaintzen duen balio erantsiari esker, ikasketak bertan behera uzteko indizea ikaragarri murrizten da, izan ere metodologia erabat pertsonalizatua denez, irakasle birtualak etengabe gidatzen eta aholkatzen baitu ikaslea, oinarrizko parametro batzuk kontrolatzearekin batera. Horren ondorioz, lortutako emaitzak adimen artifizialik gabeko beste multimedia sistema batzuek lortutakoak baino nabarmen hobeak dira.

A ESKAINTZA

B ESKAINTZA

C ESKAINTZA

DATAK:

8 hilabete + 1 hilabete (bai&by-ren kontura)

MODALITATEA:

Teleprestakuntza + Mintzapraktika telefono bidez

    MATRIKULA NORMALA: 200 € IKASLEKO

 

MATRIKULA ELKARGIKODEENTZAT: 100 € IKASLEKO

 

 

• IKASTAROAK BARRUAN HARTZEN DITU:

- Telefono bidezko 30 mintzapraktika saio pertsonalizatu, ordutegi malguarekin.

- Aldizkako tutoretza pertsonalizatuak (presentzialak edo telefono bidezkoak).

- Grammar advisor + online tutorials + writings + ikasketa-txostenak hilero.

DATAK:

8 hilabete + 1 hilabete (bai&by-ren kontura)

MODALITATEA:

Teleprestakuntza + Mintzapraktika bai&by zentroetan

MATRIKULA  NORMALA: 200 € / IKASLEKO

 

MATRIKULA ELKARGIKODEENTZAT: 100 € IKASLEKO

 

 

• IKASTAROAK BARRUAN HARTZEN DITU:

- Bai&by zentruetan 30 mintza praktika taldean ordutegi malguarekin.

- Aldizkako tutoretza pertsonalizatuak (presentzialak edo telefono bidezkoak).

- Grammar advisor + online tutorials + writings + ikasketa-txostenak hilero.

DATAK:

Mugarik gabe

MODALITATEA:

Modulukako ikastaro bermedunak

 

MATRIKULA ELKARGIKODEENTZAT: 100 € IKASLEKO

ELKARGOKIDEEN PREZIOA: deskontu bereziak, % 10etik % 41era bitartekoak, kontratatutako mailen arabera

+

TABLET BAT OPARI

(12 mailako edo hortik gorako kontratazioen kasuan)

• IKASTAROAK BARRUAN HARTZEN DITU:

- Modulu 1etik (6 maila) 5 modulura (30 maila) bitartean, eta behar izanez gero ikastaroa epealdi jakin batean geratzeko aukera bermatzen da.

- Mintzapraktika saioak taldean, ordutegi malguarekin, bai&by zentroan, edo telefono bidezkoak, pertsonalizatuak.

- Aldizkako tutoretza pertsonalizatuak (presentzialak edo telefono bidezkoak).

- Grammar advisor + online tutorials + writings + iikasketa-txostenak hilero.

 

 

ARGIBIDE GEHIAGO:

BAI&BY DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Prim, 14
943 461 927

donostia@baiby.com
https://www.baiby.com/

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri