COMGI

Aldaketak 2011.eko urtarrilaren 1etik aurrera

23/12/2010

Sustraitze osasun-ziurtagiriak betetzen dituzten sendagileek, agiria bete dutela adieraziz ez dute Elkargora deitu beharko urtarrilaren 1etik aurrera. Horrez gain, jendearentzako arreta ordutegi berria izango du Elkargoak urtarriletik aurrera

 

2010/12/23

Dakizuen bezala, orain arte etorkinei osasun-ziurtagiria bete ondoren, Elkargoak sinadura egiazta zezan, Elkargoan jakinarazi behar izaten zen. Bizkaia eta Araban ordea, ez zen halakorik gertatzen.

Beraz,  sinadura horiek egiaztatu behar ez izatea eskatu du Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak Gipuzkoan Gobernuak duen Ordezkaritza-ordean. Era honetan,  etorkinek egin beharreko gestioak arindu egiten dira. Izan ere, Elkargora etorri behar izaten zuten orain arte osasun-ziurtagiria bete duen sendagilearen sinadura egiaztatzera.

Gauzak horrela, datorren urtarrilaren 1etik aurrera sendagileak sustraitze osasun-ziurtagiriak betetzen duenean ez du Elkargora deitu beharrik. Bai ordea adopziorako osasun-ziurtagiria betez gero.

Horrezaz gain, jendearentzako arreta ordutegia aldatu egingo da urtarrilaren 3tik aurrera, goizeko 9tan irekiko baita Elkargoa. Ordutegia honako hau izango da: goizez 9tatik 13tara eta arratsaldez 16tatik 19tara.

Uztaila eta abuztuan, berriz, arratsaldez astean bitan, asteartetan eta ostegunetan (Aste Nagusia izan ezik), jendearentzako arreta izango da. Goizez 9tatik 13tara eta asteartetan eta ostegunetan 16tatik 19tara izango da udako ordutegia.

 

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri