COMGI

Laneko ezgaitasunagatiko polizaren inguruko albisteak

Hedabideetako azken albisteen arabera, Gobernuak mediku bajen soldata deskontuak kenduko ditu laster. Ikus albistea hemen

Badirudi Funtzio Publikoko sindikatuekin egingo den bileran hartuko dela erabakia, datorren uztailaren 16an, baina ez dago argi neurria noiz jarriko den martxan. Honekin loturik, jakinarazi nahi dugu uztailaren 20an bertan berrituko zaiela mediku askori kontratuta duten Laneko ezgaitasunagatiko poliza, hain zuzen bajako deskontu horien estaldura ematen diena.

Beraz, medikua bazara eta aseguru hau baduzu, 2018-2019 epealdirako asegurua berritu nahi duzun ala ez erabaki dezazula iradokitzen dizugu, deskontu horiek kentzen dituzten unetik aseguruak ez baitizu onurarik ekarriko. Laneko ezgaitasunagatiko poliza bertan behera emateko, idatziz bidali emaila Elkargora, uztailaren 18a baino lehen: info@comgi.eus 

Elkargoak honen inguruko informazio gehiago duen unean jakinarazi egingo zaizue. 

Zalantzarik izanez gero, deitu bulegora:  943. 276 300.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri