COMGI

120 urteurrenaren baitan kanpaina bat aurkeztuko du Elkargoak

11/06/2019

Datorren astean, Elkargoak bere 120 urteurrenaren baitan landu duen kanpaina aurkeztuko du. Ekainaren 18an prentsaurrekoa emango du hedabideentzat eta ekainaren 21n ekitaldi irekia egingo du nahi duen orok kanpaina ezagutzeko aukera izan dezan.

Kanpaina honek medikuntzaren alderdi humanoena balioan jarri nahi du eta, batez ere, gaixo eta sendagilearen arteko harremanaren garrantzia goraipatu.  Horretarako, Gipuzkoako 4 aurpegi ospetsuk parte hartu dute eta gaixoaren roletik, sendagileekin izan duten harremanari buruz hitz egin dute eta euren esperientzia eta bizipenetan sendagilearen figurak izan duen garrantziaz aritu dira bideoan egindako elkarrizketetan. Bideo guztiak datorren astean argitara emango dira www.medikuenahotsa.com webgunean eta Elkargoko komunikazio kanalen bitartez. 

Ekitaldi irekia ekainaren 21ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Areto Nagusian.

Ekitaldi hau gaztelaniaz egingo da eta irailean beste mahai inguru bat aurreikusia dago euskaraz, uda eta gero zabalduko dena.

Egitaraua:

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri