COMGI
Hasiera > 

San Antonio Abad Ospitale Zibila edo Manteo Ospitalea

Ospitale hau (San Antonio Abad Ospitale Zibila izena eduki arren, jendartean Manteo Ospitalea bezala ezagutu ohi zena) Ulia mendiaren magalean inauguratu zen 1888an, eta 1960. urtera arte egon zen irekita. Gaixo infekziosoak hartzea zuen helburu. Ospitalea eraikitzeko prozesua oso neketsua izan zen, lursaila Sangarren baroiarena izanik hura erosteko negoziazioak luzeak izan baitziren eta, gainera, ereduak aurkitzeko atzerriko ospitaleetara bisitak egin behar izan baitzituzten. Goicoak diseinatua, elkarren artean galeria baten bidez komunikatutako hiru pabiloi paralelo zituen. Juan Jose Celaya izan zen bertako lehen zuzendaria, eta 1893. urtean Hilario Gaiztarro izendatu zuten kirurgia-saileko buru. 1960. urtean eraitsi zuten, Ospitale Probintziala eraiki ondoren.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz