COMGI

Desgaitasunen bat duten sendagileentzako elkargoko kuota

10/05/2023

2023 urteko martxoaren 22an, Gobernu Batzordearen ekimenez, %33ko desgaitasuna duten elkargokideen kuota %50ean merketzea onartu zen. Deskontu hau kuota arrunteak aplikatuko da, ez dagoeneko murriztuta dauden kuotetan (esaterako, MIR kuota edo ohorezko sendagilearen kuota).

Deskontua eskatu nahi duten sendagileek, bonifikazioa eskatzeko formularioa eskatu beharko dute Elkargoko bulegoan (info@comgi.eus helbidera idatziz edo telefonoz deituta: 943 276 300) eta dokumentu hori sinatuta bueltatu beharko dute, baita beren desgaitasuna %33koa edo handiagoa dela akreditatzen duen dokumentua ere.

Eskaerak Gobernu Batzordeak onartu behar ditu, beraz, eskaera egin eta hurrengo hilabetetik aurrerako kuotan egingo da deskontua. 

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz