COMGI

Jubilatuen bokaltza

Elizabeth Blarduni Cardon pediatra da jubilatuen bokaltzaren burua 2022 urtetik. 

Bokaltza honek Gipuzkoan erretiroa hartu duten 800 sendagile baino gehiago barne hartzen ditu eta bere helburua kolektibo honen interes eta beharretara egokitzen diren jarduerak antolatzea da.  

Helburu zehatzak:  

  • Erretiroa hartuta duten sendagileen interesak ezagutzea, baita kezkak ere.
  • Teknologia berrien erabilera jorratzea eguneroko bizitzan: internet, telefonoak, online bidezko erosketa seguruak, eta abar.
  • Senior Medikuntza Ikasgela martxan jartzea berriro: mahai inguruak, elkarrizketak eta abar eginez, askotariko gaiak mahai gainean jarri eta harremanak estutzeko asmoz, baita generazio artekoak ere.
  • Donostia “Hiri Errukiorra” bihurtu nahi dugu, Irun, Tolosa edota Zarautz diren bezalaxe, solidaritate eta zaintzarekin inplikatutako kolektiboa garen aldetik. Hiri sentsiblea izan nahi dugu, hiritarren sufrimentuarengatik, gaixotasunengatik eta bizitzaren amaierarengatik eta doluarengatik kezkatzen dena.
  • Jarduera soziokulturalak martxan jartzea hilero.
  • Zahartze osasuntsua sustatu nahi dut, bai jarduera intelektualei dagokionean bai jarduera fisikoari dagokionean, eta erretiratuta dauden sendagileei beren interesekoak diren gaiak eskaini.
comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz