COMGI

Espainiako Sendagileen Txirrindularitzako 14. Txapelketarako izen-ematea martxoaren 1ean zabalduko da

2022an Gipuzkoan ospatu eta gero, aurtengo Espainiako Sendagileen Txirrindularitzako 14. Txapelketa Salamancan izango da, datorren ekainaren 3an. Martxoaren 1ean zabalduko dira izen-emateak eta informazio guztia ondorengo webgunean egongo da: www.ciclismoparamedicos.es

Antolatzaileak Salamanca-ko Sendagileen Elkargoa eta Promesal Txirrindularitza Kluba dira.

Urtero bezala, medikuntza eta kirola bat egingo dute zita honetan eta jatorri desberdinetako sendagileek ere elkar ezagutu ahal izango dute, espezialitate, sexu eta adin desberdinetakoak. 

Irteera eta helmuga Salamancan bertan izango dira eta 75 kilometrotako txapelketa izango da. 

Informazio guztia:www.ciclismoparamedicos.es

Harremanetarako: ciclismo@comsalamanca.es

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz