COMGI

EAG-etako aparteko orduak 5/2022 Instrukzioan ezarritakoa baino kopuru gutxiagora itzultzen dira

2023ko URTARRILAREN 15ean 5/2022 INSTRUKZIOAREN APLIKAZIOA AMAITU ZEN, ETENGABEKO ARRETA GUNEETAN (EAG) EGINDAKO APARTEKO ORDUEN ORDAINKETARI BURUZKOA.

Elkargoko Aholkularitza Juridikoan dei ugari jaso dira Osakidetzako 5/2022 Instrukzioaren inguruan, zehazki, EAG-etako aparteko orduen ordainketaren inguruan.  

Egoera argitze aldera, azaldu beharra dago 2023ko urtarrilaren 15etik ez dagoela indarrean Osakidetzako 5/2022 Instrukzioa. Instrukzio honek EAG-etako sendagileek aparteko orduen ordainketan igoera bat finkatzen zuen, bertan ezarritako baldintzak betez gero.

Honek esan nahi du, gaur egun zerbitzu hauetan egiten diren aparteko orduak kantitate baxuagoan ordainduko direla, zehazki, 5/2018 Instrukzioak ezarritako kopuruan (Laugarren atala: 3.2).

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz