Urtero bezala, Elkargoak umeei zuzendutako bi lehiaketa martxan jarri ditu: gabonetako txartel lehiaketa eta zuhaitzerako apaingarrien lehiaketa. Bi lehiaketak elkargokideen seme-alaba edo bilobei zuzenduta daude.
Gabonetako txartelen lehiaketa
Txartelen lehiaketak bi kategoria desberdin izango ditu eta bi sari banatuko dira_
- 1 kategoria: 4-6 urte bitarteko umeek egindako txartela.
- 2 kategoria: 7-10 urte bitarteko umeek egindako txatela.
Gabonak zoriontzea izango da txartel guztien gai nagusia eta norberak egindakoa behar du izan.
Lana aurkezteko:
- Posta elektronikoz (postala eskaneatuta): Erantsitako artxibo gisa egindako lana eta egilearen datuak emailean jarri, baita aurkezten den kategoria ere: egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita, ama, aitona edo amonaren elkargokidearen zenbakia jarriz. Posta elektronikoen helbideak hauek dira: info@comgi.eus.
- Bulegora posta arruntez bidali (Frantzia pasealekua 12, baxua / 20012 Donostia), bi gutun-azal sartuz bidalketan: batean lana eta bestean egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita, ama, aitona edo amonaren elkargokidearen zenbakia, baita aurkezten den kategoria sobrean argi eta garbi.
- Lana bulegoan ere entrega daiteke.
Gabonetako apaingarrien lehiaketa
Apaingarrien lehiaketak bi kategoria desberdin izango ditu eta bi sari banatuko dira:
- 1 kategoria: 7-10 urte bitarteko umeek egindakoa.
- 2 kategoria: 11-14 urte bitarteko umeek egindakoa.
Lana gabonetako zuhaitzean jartzeko apaingarria izan behar du eta norberak egindakoa.
Lana aurkezteko:
- Bulegora posta arruntez bidali (Frantzia pasealekua 12, baxua / 20012 Donostia), bi gutun-azal sartuz bidalketan: batean lana eta bestean egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita, ama, aitona edo amonaren elkargokidearen zenbakia, baita aurkezten den kategoria sobrean argi eta garbi.
- Lana bulegoan ere entrega daiteke.
LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: abenduak 12
Sariak
Kategoria bakoitzean saria ondorengoa izango da:
- 50 euroko txartela Tamayo paper dendan gastatzeko.
- Medikuen Ahotsa aldizkarian lanak argitaratuko dira.
- Elkargoko zuhaitzean jarriko dira irabazle izan diren apaingarriak eta gabonetako txartelak sarreran ikusgai jarriko dira.