COMGI

Elkargoak salatzen du osasun arreta okerrera egin duela bai osasun zentroetan bai ospitaleetan

28/07/2022

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko Gobernu Batzordea “oso kezkatuta” dago gaur egungo osasun arretaren egoerarekin eta udako hilabetetan arretaren kalitatea are gehiago okertu dela dio.

Elkargoko lehendakari den Carmen Solorzanoren hitzetan “sendagileek ezin dute gehiago, oso desmotibatuta daude. Gainera, sentsazio orokorra da, ez da bakarrik Lehen Mailako Arretan gertatzen ari, ospitaleetan ari den sendagileek ere adierazi digute zenbait zerbitzuetan egoera jasanezina dela”.

Horrek guztiak ondorio garbia du: gaixoari ematen zaion arreta okertzen ari da. “Sendagileek gaixoaren osasunaren alde egiten dugu, eta, beraz, egoerarekin benetan kezkatuta gaude”. Hainbat eta hainbat dira arazoak: osasun zentroetako sendagile falta, udako hilabete hauetan zenbait zentroen itxiera, itxaron zerrenda luzeak kontsulta edo ebakuntza baterako, gaixoen mugitzea zentro batetik bestera… Elkargotik diotenez, “arazoak pilatzen doaz eta badirudi inork ez duela konponbideak jartzeko borondaterik”.

Elkargoko Gobernu Batzordeak bilera bat eskatuko dio Osasun Sailari arazo hauek denak mahai gainean jarri eta zenbait sendagileren kexei buruz hitz egiteko. Izan ere, behin eta berriro hitz egiten da sendagile faltaz, baina gauza bat argi dago: “ditugun sendagileak zaindu behar dira, eta guztiz kontrakoa gertatzen ari da”, diote Elkargoko ordezkariek.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz