COMGI

GOBERNU BATZORDEAREN ADIERAZPENA

08/06/2022

Elkargoko Gobernu Batzordeak ondorengo adierazpena egin nahi du Hauteskunde Batzordeak hauteskundeak eten eta egindako erresoluzioaren harira:

  • Barkamena eskatzen diegu elkargokide orori, gaur bozkatzeko eskubidea erabili nahi izan duzunetei eta orokorrean elkargokide guztiei, sortu den egoera desatsegin honengatik. 
  • Gure desadostasuna adierazi nahi dugu Hauteskunde Batzordearen jokabidearekin: izan ere, astelehenean bildu baziren ere (hilak 6) hauteskundeak ospatu baino ordu batzuk lehenago eman du jakitera hauteskundeak eteteko erabakia, alegia, hilaren 7an arratsaldeko 19:00etan. Modu honetan, ez da inolako aukerarik eman egon zitezkeen desadostasunak argitzeko, ezta gaia Epaitegietara eraman eta erresoluzio neutral bat izateko. Gainera, ez da inongo momentuan Deontologia Batzordeari eurek eskatutako informea kontuan hartu.
  • Gobernu Batzordea lasai dago, hala ere, Deontologia Batzordearen informean irakurri daitekeen bezala, ez baita inongo momentuan etikaren eta deontologiaren kontra jokatu.
  • Jakin badakigu ongi jokatu dugula eta Hauteskunde Batzordeak aipatutakoak ez dutela inolako oinarririk hauteskundeak eteteko erabakia hartzeko: oso larria iruditzen zaigu erabaki hau hartu izana eta bi kandidaturen aurka eta elkargokideen bozka eskubideen aurka egiten du.
  • Konfiantza osoa dugu gaia aztertzeko eskumena duen Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseiluak egoera argituko duela laster eta hauteskundeak ahalik eta azkarren ospatzeko aukera izango dugula.
  • Sortu den egoerak min handia egiten digu eta kalte egiten die aurkezten ziren bi hautagaitzei, elkargokide guztiei eta baita Elkargoari ere, erakunde gisa.

Azkenik, hauteskunde garbien alde dugu konpromisoa azpimarratu nahi dugu eta jakinarazten dizuegu gardentasun osoz jakinaraziko dugula hauteskunde prozesuarekin zer ikusia duen edozein informazio.

 

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz