COMGI
Hasiera > 

Gipuzkoako Institutu Erradio-kirurgikoa

Espainiako minbiziaren aurkako hirugarren zentroa zen, Madril eta Bartzelonakoen ondoren. Laguntza-zentro eta minbiziari buruzko ikerketa-zentro izatea zuen helburu hasieratik bertatik. Hastapenetan lau solairu zituen, erradioterapia eta erradiodiagnostikoko zerbitzuak, kontsultak, laborategiak, kirurgia-aretoak... Bertako lehen zuzendaria Ayestaran doktorea izan zen. Honek eta Oreja doktoreak Gipuzkoan Manteo Ospitalearekiko independentea izango zen minbiziaren aurkako zentro berria sortzeko beharrizana nabarmendu zuten. Zentro berria eraikitzeko lanak Aurrezki Kutxa Probintzialaren laguntzarekin hasi ziren 1928. urtean. Zentroak ez zituen bere ateak 1933. urtera arte ireki, eta 1952. urtetik aurrera Aurrezki Kutxa Probintzialarena izan zen. 1957. urtean Institutu Onkologikoa izena hartu zuen. 2009. urtean inauguratu zuten, Onkologikoa izenarekin, Miramongo ospitale-aldeko eraikin berria. Bertan hainbat esparrutako 300 profesionalek baino gehiagok dihardute lanean, eta egindako inbertsioa 60 milioi eurotik gorakoa izan zen. Onkologikoa Kutxaren gizarte-ekintzaren parte da.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz