COMGI

2022 COMGI HAUTESKUNDEAK: Behin betiko hautagaitzak eta bozka emateko modua

11/05/2022

Inpugnaziorako epea amaituta, Hauteskunde Batzordeak aurkeztu diren bi hautagaitzak baieztatu zituen atzo:  Alessandro Formica buru duen hautagaitza eta Maria del Carmen Solorzano buru duen hautagaitza. 

Hauteskundeetako egutegian argitaratu zen bezala, modu presentzialean bozkatzeko eguna ekainak 8 izango da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00 arte.

Gaurtik aurrera, baina, bozka postaz ere eska daiteke, beherago azaldu bezalaxe.

> NORK EMAN DEZAKE BOZKA?

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan elkargokituta dauden sendagileak, lanean dihardutenak nahiz erretiroa hartuta dutenak.

Hemen kontsulta dezakezu zerrenda osoa: hemen

> POSTA BIDEZ BOZKATZEKO MODUA

Posta bidez bozka eman nahi duenak, Elkargoan eskatu beharko du materiala hautagaitza definitiboak argitaratu eta hurrengo hamabost egunetan zehar: maiatzaren 10ean argitaratu direnez horiek, maiatzaren 25a izango da posta bidezko bozka eskatzeko azken eguna.

Eskaera egiteko, Elkargoko bulegora etorri, posta arrunta baliatu edo bidali email bat ondorengo emailera: elecciones@comgi.eusGarrantzitsua: bidaltzeko erabiltzen den helbide elektronikoak bat etorri behar du elkargoko artxiboetan agertzen denarekin.

Elkargoak bozkatzeko behar duzun dokumentazioa helaraziko dizu zure elkargokide fitxan agertzen den helbide postalera.

Hautesle bakoitzak 2 papeleta eta 3 sobre jasoko ditu.

1. SOBREA:  Gobernu Batzordearen hautaketa 

Irudia:

2. SOBREA: Hautesleak bete beharreko datuak ditu aurreko aldean.

Irudia: 

3. SOBREA: Hauteskunde batzordeko idazkariari bozka bidaltzeko sobrea. 

EMAN BEHARREKO URRATSAK:

1- Hautesleak aukeratzen duen zerrendari dagokion papeleta sartu beharko du “Gobernu Batzordearen hautaketa” sobrean eta itxi.

2- Sobre hori bigarren sobrean sartuko du eta aurreko aldeko datuak bete beharko ditu eta itxi. Ezinbestekoa da sinatuta joatea eta sinadura hori NAN dokumentuan agertzen dena izatea.

3. Prest dagoen sobre hori hirugarren sobrean sartu beharko du hautesleak, HAUTESKUNDEAK argi eta garbi jartzen duena, eta barruan NAN fotokopia ere sartuko da. Hau izango da zertifikatutako posta bidez Hauteskunde Batzordeko Idazkariari helaraziko zaiona.

METODOLOGIA

Saio publikoan kanpoaldeko sobrea zabalduko da eta Hauteskunde Batzordeko Idazkariaren sinaduraren aitorpenari jarraiki, honek sobre bereziak gordeko ditu bozka eguna iritsi arte. Orduan mahaiko lehendakariei emango dizkie.

Elkargora iristen diren sobreak hautaketa hasten den unera arte onartuko dira. Une horren ostean iristen direnak, aldiz, puskatu egingo dira.

Hauteskunde mahaiko lehendakaria, Elkargoan izango dena, sobre bereziak zainduko ditu, zabaldu gabe, bozka amaitzen den momentura arte. Orduan, elkargokide horiek presentzialki bozka eman ez dutela frogatu ostean, sobre bereziak irekiko ditu eta Kutxan sartu. Presentzialki bozka eman duen elkargokideren baten sobre berezia balego, puskatu egingo litzateke.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz