COMGI

SEPARen komunikatuari babesa

21/12/2021

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak (COMGI) bere babesa eskaini nahi dio Neumologia eta Kirurgia Torazikoko Espainiako Erakunde den SEPAR-ek argitara emandako komunikatuari. Bertan COVID-19a eragiten ari den seigarren olatuaren inguruko kezka agertzen dute, baita honek osasun sisteman ekarriko duen kolapsoarena, eta administrazioei beharrezko neurriak har ditzaten eskatzen diete.

COMGIko ordezkariak oso kezkatuta daude lurraldeak bizi duen osasun egoerarekin eta batez ere duela bi urtetik hona osasun langileek pairatzen duten lan karga eta estresarekin. “Indarge ari dira lanean” diote.

Hori dela eta, “premiazkoa da infekzioak saihestuko dituzten neurriak berehala hartzea eta seigarren olatu honen hazkundea etetea, osasunaren saturazioa eta osasun langileen desgaste profesional eta pertsonala saihesteko”.

Era berean, COMGItik eskaera bat egiten diote gizarteari: txertatzea, txertatzea eta txertatzea. Gomendio zientifikoei jarraitzea eta txertoaren pauta osoa jartzea oso garrantzitsua dela azpimarratzen dute, baita osasun neurriak berehala berreskuratzea: musukoa erabiltzea bai barrualdeetan bai kalean, jende askorekin ez elkartzea, segurtasun distantzia mantentzea eta eskuak maiz garbitzea.

“Keinu txiki hauekin asko egin dezakezu: gure osasuna babestu, birusaren transmisioa zaildu eta kutsatze berriak saihestu” diote COMGItik.

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz