COMGI

Behin-behineko ordutegia: aurretiko zita eskatu

10/01/2022

Osasun egoera dela eta, Elkargoak jendaurreko ordutegia murriztea erabaki du, bai langileen segurtasuna eta baita sendagile eta gizartearen osasuna ere bermatze aldera.

Hemendik aurrera, zerbitzu telematikoa lehenetsi eta aurrez aurreko gestioetarako AURRETIKO ZITA ezarriko da.

Aurrez aurreko arreta ordutegia ondorengoa izango da:

Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 13:30etara eta asteazkenetan 8:30-17:30 bitartean.

Orain arte bezalaxe, Elkargoko langileen nahiz arreta jasotzera datozen pertsonen segurtasuna bermatu nahi da ezeren gainetik, eta, horretarako, neurri hauek hartuko dira:

  • Pilaketak saihesteko eta arreta ahalik eta segurtasun handienaz eskaini ahal izateko, aurrez aurreko arreta izateko hitzordua eskatu beharko da: info@comgi.eus helbidera idatzita, eskatzailearen datuak eta eskaeraren arrazoiak argi azalduta edota 943 276 300 telefonoan.
  • Elkargora datozenek maskarilla ekar dezatela eskatzen da. Maskarillarik gabe ezingo da Elkargoan sartu.
  • Sartu ahala, Elkargoko sarreran egongo den gel hidroalkoholikoa erabili beharko da.

Elkargoa zure esanetara dago. Behar duzuenerako idatz iezaguzu info@comgi.eus helbidera edo deitu 943 27 63 00 zenbakira.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz