COMGI

Epaiketetan peritu gisa jardun nahi duten medikuek Sendagileen Elkargoari jakinarazi beharko diote azaroaren 30 baino lehen

Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko Justizia Administraziorako Zuzendaritzak, Prozedura Zibilaren Legeko 341. artikuluan ezarritakoa betetze aldera, epaiketa judizialetan peritu edo aditu judizial gisa aritzeko prest egongo liratekeen mediku elkargokideen zerrenda igortzeko eskatu dio Sendagileen Elkargoari.

Horregatik, peritu bezala aritzeko asmoa baduzu bai epaiketetan edota baita kasu partikularretan ere, mesedez bete ezazu ondorengo formularioa:

>> ONLINE FORMULARIOA 

Eskaera 2021eko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.

Aurreko urteetatik zerrendetan izena emanda dauden guztiek zerrenda horietan jarraituko dute.

Baja eman nahi dutenek, aldiz, idatziz jakinarazi beharko diote Elkargoari, idatzi bat aurkeztuz edo posta elektronikoz: info@comgi.eus.

Informazio gehigarria:

Prozedura Zibilaren Legeko 341. artikuluan ezarritakoaren bidetik, epaitegiek deitu eta peritu gisa jarduteko izendatzen dituztenean, medikuek bete beharko duten prozedura ondorengoa izango da:

  • Epaitegiak jakinarazpen bat bidaliko dio peritu gisa izendatutako medikuari.
  • Izendapena onartzeko, izendatu duen Epaitegira joan edo bertan aurkeztu beharko du medikuak, ematen zaion epean; Legearen arabera 2 egunekoa da epea, baina Epaitegiari jakinaraziz gero, epe hori zabaldu daiteke.
  • Epaitegira joan ondoren, espedientea ikusi eta peritu-txostena egiteko beharrezko dokumentazioa eskatu ahal izango da; ondoren, beharrezkotzat jotzen den gainerako dokumentazioa ere eskatu ahal izango da.
  • Agerraldi horretan bertan edo hiru eguneko epean, bestela, zenbateko bat eskatu ahal izango da, peritazioa egiteagatik jasotzeko ordainsari gisa. Zenbateko hori behin betikoa izango da, edo aurrerapen bat besterik ez (funts-hornidura moduan).
  • Peritu-txostena eskatu zuen alderdiari jakinaraziko zaio ordainsari gisa eskatutako zenbatekoa, eta epaitegiak ezarritako epean zenbateko hori kontsignatu edo zaintzan jarri beharko du epaitegiko kontu korrontean alderdiak.
  • Perituak epaitegiko kontuan dagoen zenbateko hori entregatua izan dakiola eskatu ahal izango du; eta zenbateko hori kontsignatzen ez den kasuetan (alegia, epaitegiko kontuan ingresatzen ez den kasuetan), perituak aditu-txostena egiteari uko egin ahal izango dio.
  • Perituari zenbatekoa kontsignatua edo ingresatua izan dela jakinarazten zaionean edo perituak zenbateko hori entregatua izan dakiola eskatzen duenean, aditu-txostena egiteko obligazioa izango du perituak.

Adierazitako prozedurari jarraituz, zenbateko bat eskatzea gomendatzen da (behin betiko zenbatekoa izan daiteke), peritu-txostena egin ostean egindako lana ordaindu gabe gera ez dadin.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz