COMGI

0SASUN LANKIDETZAREN EGUNA: AZAROAK 10

Datorren azaroaren 10ean ospatuko da, urtero bezala, Osasun Lankidetzaren Eguna Elkargoan. Ekitaldi honetan sendagileek GKE desberdinen bitartez egiten duten lankidetza lana balioan jarri nahi du COMGI Fundazioak eta, bide batez, urtero martxan jartzen duen diru-laguntzen deialdian irabazle suertatu diren proiektuei sariaren entrega egin.

Osasun egoera dela eta, aurten ere ONLINE egingo da ekitaldia. Jarraitu nahi duen orok izena eman beharko du esteka honetan:

IZEN EMATEA: https://www.comgi.eus/es_dia_de_la_cooperacion_medica_648.aspx?feven=2021%2f11%2f10

Topaketa honen helburu nagusia gure elkargokideek aurrera eramaten dituzten proiektuak ezagutzea da. Hala, pasa den urtean diru-laguntza jaso zuten 3 proiektu gertutik ezagutu ahal izango ditugu ekitaldian. Proiektu horiek dira: Senegaleko Kelle eskualdean osasun promoziorako proiektua, Kelle Herrialdean Osasuna Sustatzeko Elkarteak aurrera eraman duena; Gaba Kemisa-ko (Etiopia) eskolako haurrei zuzendutako osasun eta osasun asistentziaren kontrolerako proiektua, ABAY NILO AZUL erakundearena; eta, azkenik, Covid19 emergentzia proiektua, Vicente Ferrer Fundazioarena, Indiako Anantapur eta Kurnool zonaldeetan elikagaien segurtasuna bermatu eta pandemiaren prebentzioan lan egin duena.

Ekitaldian parte hartuko dute, batetik, COMGI Fundazioko presidente den Iñaki Eizagirrek eta lankidetzako batzordekide den Carmen Solorzano sendagileek, eta, bestetik, Tomás Cobo, Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko lehendakariak eta Sonia Agudo,  Mediku Elkargoaren Nazioarteko Lankidetzarako Fundazioko koordinatzaile teknikoak.

Ikus egitaraua 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz