COMGI

2022 urteko BAME azterketaren data argitaratu da

2022 urteko BAME azterketa urtarrilaren 29an izango da. Osasun Formakuntza plazen hazkundea ekarri du deialdi honek, zehazki, %3,8 igo da plaza kopurua: 10.634 plaza eskuratu ahal izango dira. Horietatik 8.188 medikuntzara zuzendutakoak dira, hortaz, 2,5% igoera egon da esparru honetan.  

2022 deialdia

Azterketak 4 ordu eta erdiko iraupena izango du eta 200 galderei erantzun beharko zaie (+10 erreserbakoak). Galdera guztiek 4 erantzun posible izango dituzte eta bakarra izango da zuzena. 

Pasa den urtean adjudikazioaren inguruan manifestazio eta kexa ugari egon baziren ere, Osasun Ministerioak adierazi du fase guztietan prozedimendi elektronikoa izango dela nagusi. 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz