COMGI

BAME PLAZEN 2021eko ADJUDIKAZIOARI BURUZ

14/05/2021

Atzo, hilak 13, BAME plazen adjudikazioa maiatzean egingo dela jakinarazi zuen Osasun Ministerioak eta prozesua guztiz telematikoa izango dela baieztatu zuen.  

Maiatzaren 26an  goizeko 9.30etan hasiko da medikuntzako plazak aukeratzeko epea eta ekainaren 16eab, arratsaldeko 17:00etan, amaituko da. Hurrengo egunean bertan, ekainak 17, egingo da plaza guztien adjudikazioa eta ekainaren 29 eta 30an nor bere plazan lanean hasi beharko da.  

Epe estu horiek ikusita, Gipuzkoan egoiliar izango direnen tramiteak erraztu nahi ditu Elkargo honek eta lanean hasi da elkargokidetzea ahal den neurrian online aurreratu ahal izateko.

Elkargoko Gobernu Batzordeak, halaber, babesa eskaini nahi die egoiliarrei, izan ere, aspalditik uko egiten diote plazak modu honetan adjudikatzeari eta aurtengo planteamendua ere ez dute begi onez ikusi.  

Artikulu interesgarriak:

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz