COMGI

Txertoak jartzeko sendagile bolondresen erregistroa

04/05/2021

Txertoak jarri nahi dituzten sendagile bolondresekin osatutako erregistro bat egitea eskatu digu Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Departamentuak, txertoak iritsi ahala, euskal gizartea ahal den azkarren txertatua izan dadin.

Oraindik ez dakigu noiz baliatuko duten erregistro hau, izan ere, orain arte bezala, txertazea Osakidetzatik kontratatutako pertsonekin egitea lehenetsiko da. Erregistro hau eta Erizainen Elkargoak egin duena txerto asko iritsi eta langile nahikoa ez badago bakarrik erabiliko da. 

Kolaboratu nahi baduzu, bete ezazu ondorengo formularioa:

FORMULARIOA

Aldez aurretik eskertzen dugu sendagile guztien prestasuna eta pandemia honen aurka lan egiteko erakutsitako konprimisoa. Atzo arratsaldean erregistroaren berri eman genuenetik, dagoeneko ia 200 sendagilek izena eman dute. Mila esker denori. 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz