COMGI

Eutanasiari buruzko posizionamendu informea, Euskadiko Etikako Komiteen Batzorde Soziosaniarioak egina

22/03/2021

Euskadiko Etikako Komiteen Batzorde Soziosaniarioak eutanasia eta suizidio lagunduaren erregularizazioaren inguruko posizionamendu etiko eta baloratiboa barne hartzen duen informea argitaratu zuen otsaila amaieran. Gaiak gaurkotasun handia du eta interesgarria eta lagungarria izan daiteke osasun langileentzat, gai hauen inguruan hausnartu dezaten.

Elkargoak, gainera, webinar bat antolatu zuen duela otsailean informea garatu duten adituetako birekin: Blanca Morera psikiatra eta Donostialdeako OSIko Etika Asistentzialeko Batzordeko presidentearekin eta Iñaki Saralegi sendagile eta Arabako OSIko Etika Asistentzialeko Batzordeko presidentearekin. 

Txostenean ageri den bezala, informea egiteko arrazoia hausnarketa eragitea da, batik bat, osasun langileen artean, regulazio eta despenalizazio honek eragin ditzakeen inplikazio etikoen inguruan. 

Etikako ikuspuntutik, hau da planteatu den eztabaidagai nagusia: Eutanasia eta lagundutako suizidioa izan daitezke, egoera jakinetan eta baldintza zehatzetan, pertsonen sufrimenduaren arintzean urrats berri bat eta heriotza on baterako lorpen bat? 

Ikus informea hemen: 

https://www.comgi.eus/Fichero.aspx?mod=gescontenidos&sec=arc&lng=EU&cod=1228&fil=20210129090650954ARCH_Fichero.pdf&nom=Informea%20PDFan 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz