COMGI

Azken hilabetea COMGI Fundazioaren sarietara lanak aurkezteko

16/03/2021

Aurten ere COMGI Fundazioaren Sarien VII. ediziorako deialdia zabaldu da. Helburu nagusia mediku gipuzkoarren prestakuntza-ahalegina aitortzea da eta medikuntzako ikasleen zein medikuntzako lanbidearen ikertzaile eta dibulgatzaileen lana balioestea.

Lanak kategoria hauetan aurkez daitezke:

  • Doktorego-tesi onenaren saria.
  • Artikulu zientifiko onenaren saria.
  • Barneko mediku egoiliarrek aurkeztutako Poster edo Ahozko komunikazio onenaren saria.

Elkargoan bertan utz daitezke edo posta arruntez bidali: Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa (Fundazio Sariak) Frantzia pasealekua 12, 20012 Donostia.

Artikulu Zientifiko onenaren eta Poster edo Ahozko Komunikazio onenaren sarien kasuan lanak posta elektronikoz ere helarazi daitezke: fundazioa@comgi.eus // info@comgi.eus

Lanak aurkezteko azken eguna: apirilak 18                                                   

Oinarriak hemen kontsulta ditzakezu

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz