COMGI

Medikuntza pribatuan ari diren sendagileen txertatzea hasi da

09/03/2021

Gaur, hilak 10, hasiko da azkenean jarduera pribatuan ari diren sendagileen txertatzea.  

Elkargoak asteak eman ditu Osasun Sailari prozesua azkartu zezan eskatzen eta, azkenean, pasa den astean jaso genuen Osakidetzatik albistea: Elkargoaren erregistroa baliatuta txertoa eskatu zuten sendagilei txertoa jartzeko hitzorduak antolatzen hasiak ziren. Osakidetzak hitzordu horien berri emateko deiak egitea eskatu zion Elkargoari eta prest azaldu ginen, noski, prozesua ahal den azkarren egin zedin.   

Astelehenean Elkargoko langile guztien artean ia 400 dei egin ziren eta lan honi esker gaurtik eta ostiralera bitartean jarduera pribatuko sendagileei Pfizer-en lehen dosia jarriko zaie. Denek dute, gainera, bigarren dosierako hitzordua.  

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz