COMGI

Martxoak 10ean hasiko da medikuntza pribatuan ari zaretenen txertaketa

04/03/2021

Eguerdian bertan jakin duzu, azkenik, noiz hasiko den jarduera pribatua duzuen sendagileen txertatzea (beti ere, Elkargoak otsailean martxan jarri zuen erregistroan izena eman bazenuen). Osakidetzatik jakin dugunez, datorren asteazkenean, hilak 10, hasiko da eta Illumbe zezenplazan egingo da (hemen). 

Osakidetzak laguntza eskatu digu sendagile bakoitzari eurek zehaztutako egun eta ordua jakinarazteko prozesuan laguntzeko.

Beraz, egin duten agendaren zain gauden arren, Elkargotik aurreikusten dugu astelehenean lehen orduan hasiko garela deiak egiten. Txertoa eskatu duzuenoi, adi egotea eskatzen dizuegu, telefono deia jasoko baituzue edo emaila. 

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz