COMGI

Pribatuan ari zareten sendagileen txertaketari buruzko informazio falta

26/02/2021

Gipuzkoako Sendagileen Elkargotik adierazi nahi dugu zuetako askok duzuen frustrazio eta haserrea ulertu eta konpartitzen dugula, pribatuan ari zaretenen txertaketa prozesuaren inguruan informazio falta nabaria delako.

Hilabeteak pasa dira txertaketa prozesua hasi zenetik eta oraindik ere zuetako asko txertoa jaso gabe lanean zaudete, are gehiago, noiz jasoko duzuen ere ez dakizue. Elkargoak uste du Osasun Sailetik diskriminazio larria egiten ari direla eremu publiko eta pribatuaren arteko langileen txertaketan eta onartezina iruditzen zaigu.

Dagoeneko gure haserrea helarazi diogu Osasun Sailari eta lehenbailehen zuen txertatzea noiz hasiko den jakinaraztea eskatu diogu: gure erregistroan izena eman duzuen profesionalei noiz deituko zaien esatea nahi dugu, alegia, data zehatza ematea.

Bide berean, jakinarazi nahi dizuegu Elkargotik lan handia egin dela txertaketa prozesuan lagundu eta azkartzen saiatzeko: bai bulegotik, langile guztien inplikazioarekin, bai Zuzendaritzatik eta bai Presidentziatik. Gure esku genituen baliabide guztiak jarri ditugu gai honetan aurrera egiteko, baina zoritxarrez ez dugu Osasun Sailetik ez konpromisorik ez eta informazio zehatzik lortu. 

Eman diren urratsak

Duela hilabete bat Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak Gotzone Sagardui sailburuarekin bilera egin zuten, txertaketa planaren inguruan hitz egiteko eta, batik bat, pribatuan ari ziren sendagileen txertaketa aurreikusi ez izanak sortzen zigun kezka adierazteko. Kezka hau urtarrilean zehar ere adierazi zitzaion Osasun Sailari behin baino gehiagotan.

Bilera hartan, hiru Elkargoek edozerretan laguntzeko prest azaldu diren pribatuan ari diren lankideen txertaketa azkartzeko: zoritxarrez, txertoa nahi zutenen erregistroa egiteko ekimena bakarrik onartu ziguten eta azkar asko jarri genuen martxan. Erregistroa Osasun Sailean dago otsailaren 19tik.

Bilera hartatik hilabete pasa denean, ez dugu askorik aurreratu. Erregistro horretan izena eman duzuen sendagileen txertatzea noiz hasiko den ez dakigu, galdetu badugu ere. Eta testuinguru ezjakin honetan, gainera, egunero kolektibo berrien txertaketa abiatzen dela irakurtzen dugu, harrituta: pertsona helduena, ertzainarena, irakasleena, bestelako poliziena…

Gipuzkoako Elkargoa harremanetan dago Bizkaia eta Arabako Elkargoekin baina hauek ere ez dute informazio zehatzik lortu.

Ondorioa

Egoera hau izanik, Osasun Sailari erantzunak emateko eskatu diogu, zehazki, gure erregistroan dauden elkargokideen txertaketaren inguruko data zehatza. Datozen egunetan ere horixe eskatzen jarraituko dugu modu publikoan, lortu arte.

Argitalpenak

Prentsa adierazpena

Argitaratu diren albisteak:

DV. Vacunación privada. Envío de comunicado.

https://www.diariovasco.com/sociedad/salud/colegio-medicos-exige-20210301114344-nt.html

NAIZ/GARA. Vacunación privada. Envío de comunicado.

https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210301/el-colegio-de-medicos-de-gipuzkoa-se-queja-de-que-la-mayoria-sigue-sin-ser-vacunados-contra-el-covid

NOTICIAS DE GIPUZKOA.

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/sociedad/2021/03/02/euskadi-prueba-illunbe-vacunacion-masiva/1093511.html

COPE

https://www.cope.es/actualidad/sociedad/noticias/cvirus--medicos-guipuzcoa-exige-salud-una-fecha-concreta-inicio-vacunacion-los-profesionales-privados-20210301_1165422

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz