COMGI

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak Luis Angel Garrido magistratuaren hitzak gaitzesten ditu

11/02/2021

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak (COMGI) epidemiologoei eta familia medikuei buruz Luis Angel Garrido magistratuak egindako adierazpenak gaitzesten ditu. Pasa den otsailaren 8an magistratuak esandakoak onartezinak dira bizi dugun osasun krisi honen testuinguruan, zeinetan sendagileek deskantsurik gabe lanean diharduten gau eta egun.

Adierazpen horiekin errespetua faltatzen zaie akreditatutako formakuntza eta prestakuntza duten profesionalei, eta ez hori bakarrik: pandemia honetan egiten duten lan zientifikoa zalantzan jarri eta desinformazioa eta bulei bidea ematen zaie, guztiz onartezina dena.  

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak bat egiten du errektifikazioa eskatzen duten ahotsekin eta gure errespetua eta miresmena adierazten diegu epidemiologo guztiei, familiako medikuei eta orokorrean sendagile eta osasun langile guztiei.  

Esteka interesgarriak:

COMUNICADO: La Sociedad Española de Epidemiología (SEE) rechaza las desafortunadas afirmaciones del Juez  Luis Ángel Garrido y exige una rectificación

 

 

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz