COMGI

Elkargo kanpoaldean elkartzen diren negazionisten aurkako neurriak

09/02/2021

Bigarren aldiz hile honetan, hamar bat negazionista Elkargoko kanpoaldean elkartu dira askotariko buloak dituzten pankartak eskuan zituztela, pandemia ukatuz edota txertoek jendea hiltzen dutela adieraziz.

Lehen konzentrazioa eta gero, Elkargoak ertzaintzarengana jo zuen gertatutakoa azaltzeko, izan ere, edifizioan bertan euren kartelak jarri zituzten eta, beraz, arau-urratze administratibo horien aurrean tramiteak egin ditugu.

Sendagileen Elkargotik argi dugu horrelako elkarrataratzeekin COVID-19aren aurka lanean ari zareten sendagile guztiei errespetua faltatzen zaizuela eta beraz ez gara geldi geldituko.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz